XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pasko-egunaz eztigu andre onek ezertxore esaten, nunbait beste tokitan bezela egiten zan.

Eguerditik asten ziran urrengo egunerako prestaerak eta igandeko gaua elizan egin, ta kristau gaiai bataioa ematen zien.

Eztu orretaz ezer ere esaten, baña ori jakin nai ezkero, bere garaian bizi zan Zirilo Obispoaren liburuak irakurri itzazu.

Jesusen zeruratzea eta Espiritu Santuaren etorrera.

Pazko ondoko egunetaz ere eztu ezer esaten, baizik beren elizkizunak, Jesusen antz-bideak izan zitezen alegiñak egiten zirala.

Jesusen zeruratzea eta Espiritu Santuaren etorrera biek batean egiten ziran, baña oraindaño ikusi degun bezela, jai guziak gertatu ziran toki ber-berean egiten ziran.

Orregatikan Jesusen zeruratzea egiteko, Olibeten zegoen elizara igotzen ziran.

Emen bildu zituan Jaunak bere Ama guziz santa, amaika apostoluak eta ikasle asko.

Bere Aitaren eskeñia bialtzera zijoala esanaz, eskuak jaso ta bedeinkatu zituan eta zerurontz abiatu zan.

Gertaera au irakurtzen zutenian, zer oroigarri ederra eta maitagarria an ziran zorioneko aientzat.

Isrraeldarrak beste jai-egunen artean txit ardura aundiarekin gordetzen zuten Jainkoak Sinaiko mendian bere legea erakutsi zieneko oroipenean egiten zan Pentekostes-jaia.

Emen bertan apostoluak bildu ta, nork bere aldetik Jaungoikoari erregutzen zeudela, aize bolada baten antzeko ots bat aditu izan zan: ots onen ondore bereala airean agertu ziran zuzko mingaiñ antzeko batzuek eta bakoitzari bere gañean jarri, ta guziak Espiritu Santuaz bete egin ziran.